XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Deskarga erreka bideratzeko hitzarmena sinatu duteInguru horretan izan diren uholdeak etorkizunean ekiditu nahi dira. Horretarako, ia 263 milioi pezeta bideratuko dira.
Eusko Jaurlaritzak % 75 ordainduko du eta Gipuzkoako Diputazioak % 25.
Lanen adjudikazioa urtea amaitu baino lehen egingo da eta obrak bederatzi hilabeteren buruan bukatuta egotea espero da.
Beraz, datorren urte bukaerarako edo lanak amaituta egongo dira.
Lanak egin ahal izateko San Antonioko bidegurutzeko etxe batzuk bota egingo dira: San Migel kaleko 1, 3
Udalak, baina, botako diren etxeen jabeekin espropiazio negoziazioak burutu beharko ditu aurretik.
Eusko Jaurlaritzaren eta Bergarako Udalaren arteko hitzarmena sinatzeko ekitaldian, obraren garrantzia azpimarratu zuen Jose Antonio Maturana Garraio eta Herrilan sailburuak.
San Antonion sarritan egin du gainezka Deskarga errekak.
Bereziki larriak izan ziren 1953ko urriko, 1983ko abuztuko eta 1988ko uztaileko uholdeak.
Obra honekin inguru horretan errekak gainditu behar dituen oztopoak (zubiak, etxeak...) kendu egingo dira eta erreka bideratuko da.
Arregi aroztegian baino lehenago hasi eta errekak Deba ibaiarekin bat egiten duen zatiraino bideratuko da (470 metro).
Toki batzuetan metro erdi inguru lur jango zaio errekari, beste batzuetan erreka zabaldu egingo da eta ormak egingo dira; halere, aldaketa nagusiak bidegurutze inguruan izango dira, etxeak bota eta errekaren ubidean biurgune batzuk zuzendu egingo baitira.